Azpeitiko Kids&Us akademiak 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat ingelesezko antzerki emanaldiak antolatu ditu zapaturako. Elkargunean izango dira saioak, 11.45ean eta 12:30ean. Welcome to the jungle! izenburupean, oihaneko animaliak protagonistak dituen antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute haurrek nahiz horien gurasoek. Emanaldia doakoa izango da.