Atzo, igandea, agurtu zituzten Azkoitiko Martirieta auzoko Pentekoste festak. Eguraldi polita egin zuen, eta herritar ugari joan zen auzora egunaz gozatzera. 11:00etan bota zuten festei hasiera emateko txupinazoa, eta, ondoren, auzoan hildakoen alde meza izan zen ermitan. Meza amaitzean, auzoko elkartean hamaiketakoa eskaini zuten, trikitilariek lagunduta. Bazkal aurretik umeentzako puzgarriak eta Zelai-Luzeko zezenak izan ziren. Bazkaltzeko paella prestatu zuten auzotarrek, eta elkartea goraino bete zen. Gainera, bazkalostean, trikitilariek alaitu zuten elkartea. Antolatzaileak pozik daude aurtengo jaiek izan duten erantzunarekin.
Hona hemen atzoko argazkiak: