Floreaga ikastetxeko ikasleek bi sari jaso dituzte Safer Internet Day bideo lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Aurten ere egin dute Eusko Jaurlaritzak antolatutako Safer Internet Day bideo lehiaketa, eta Azkoitiko Floreaga ikastetxeko bi talde iritsi dira finalera. LH 3Bko neska eta mutilek lehen saria jaso dute, eta DBH4koek aipamen berezia. Joan den ostiralean Gasteizen izan ziren ikasleak sari banaketa ekitaldian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Hona hemen sari banaketako irudiak: (Argazkiak: Juan Inazio Sudupe)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide