Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak irabazi dute Azkoitiko Rallysprinta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 20a, 12:07

Irabazleak saria jasotzen. (Argazkia: Errebueltie) Atzo arratsaldean jokatu zen Azkoitiko Rallysprinta, eta Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola izan ziren irabazleak. Haien atzetik sailkatu ziren Jokin Aiertza eta Joseba Bikendi azpeitiarrak, eta hirugarren postuan, Enrique Barrenetxea-Arandok eta Anartz Onaindiak amaitu zuten. Lotura honetan ikus daiteke sailkapena osorik. Hamar urte bete ditu aurten Azkoitiko Rallysprintak, eta, urteurren borobilean, aldaketa ugari izan du lasterketak. Hain zuzen ere, Azkarate mendateko errepide zaharretik egin beharrean, pilotuek Elosuako errepidean gidatu zituzten autoak. Gainera, aurreko edizioetan baino ibilbide motzagoa izan dute aurten; zazpi kilometroko bidea, hain zuzen. Atzo eguerdian rallysprintean aterako ziren autoak ikusgai izan ziren Azkoitiko plazan. Hona hemen argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide