Giza katea babesteko, bizikleta martxa egin dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ekainaren 10ean egingo den giza katean murgiltzen hasteko, Azkoitiko Gure Esku Dagok bizikleta martxa egin du gaur. 12:00etan hasi da ibilaldia, eta ordubete inguru iraun du. Jaizkibel liburutegi ondoan eman diote hasiera martxari, eta herriguneko kaleak zeharkatuz Altzibar aldera joan dira. Berriro ere herrira bueltatu eta Balda plazan amaitu dute ibilbidea. Egitasmoaren bidez, ekaineko giza katean parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak Azkoitiko Gure Esku Dagok.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide