Bertso afariarekin hasi dituzte Martirietan pentekosteak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 19a, 10:53

Atzo, ostirala, hasi zituzten Azkoitiko Martirieta auzoan Pentekoste jaiak. Bertso afaria egin zuten festei hasiera emateko, eta giro polita nagusitu zen bertan. Xebastian Lizaso eta Unai Agirre bertsolariak aritu ziren kantuan. Gaur atseden eguna izango dute auzoan, baina bihar ere jarraituko du festak. Hona hemen biharko egitaraua: -11:00. Festen hasierako txupinazoa. -11:30. Meza, auzoko hildakoen alde. -Ondoren. Martirietako elkartean hamaiketakoa, trikitixaz alaiturik. -12:00. Umeentzat puzgarriak. -12:30. Zezen txikiak eta pottokak Zelai Luze ganadutegiaren eskutik. -14:00. Paella jana Martirietako elkartean, sei eurotan. –16:00. Umeentzako puzgarriak. -Egun osoan zehar. Trikitilariak giroa alaitzen. -20:00. Festen amaiera. Hona hemen atzoko bertso afariko argazki batzuk: (Argazkiak: Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide