Astelehenean eta asteartean ezingo da Ugarte industrialdean ohiko lekuetan aparkatu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 18a, 10:44

Azkoitiko Udalak pintaketa lanak egingo ditu gune horretan, eta aurreikusitakoaren arabera, bi egun iraungo dute lanek. Bi egun horietan ezingo da industrialdean ohiko lekuetan aparkatu, eta seinaleak aintzat hartzeko eskatu du udalak.

Ugarte industrialdeko irudi bat. (Irene Elorza) Datorren astelehenean, maiatzak 21, pintaketa lanak hasiko dituzte Azkoitiko Ugarte industrialdean, eta ezin izango da ohiko guneetan aparkatu lanek irauten duten bitartean. Bidegurutzeak pintatuko dituzte, kamioientzat gunea prestatuko dute, eta aparkaleku berriak sortuko dituzte. Aurreikusitakoaren arabera, eguraldiak laguntzen badu, lanek pare bat egun iraungo dute. Hau da, printzipioz astelehenean eta asteartean egingo dituzte lanak. Beraz, lanek irauten duten bitartean ezingo da ohiko tokietan aparkatu. Jarritako seinaleak eta oharrak aintzat hartzea eskatu du Azkoitiko Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide