Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da maiatzaren 17a, eta, horren harira, hainbat jarduera antolatu ditu Azkoitiko Sostenipe talde feministak,
zuen fobiak ez du lekurik gure kaleetan lelo hartuta. Batetik, film laburrak emango dituzte gaur, asteartea, 19:00etan, Matadeixen, eta, ondoren, mokadutxoa eta mahai ingurua izango dira. Bestalde, ostegunean, maiatzak 17, elkarretaratzea egingo dute Azkoitiko plazan, 19:30ean. Ondoren, pintxo pote koloretsua egingo dute.