Gaur hasiko da Azkoitiko XLVIII. Txikitoren Oroimenezko Pilota Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 14a, 12:57

8 urtetik 12 urtera arteko neska-mutilek parte hartuko dute bertan, lau mailatan banatuta. Partida guztiak Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte, 17:15etik aurrera.

(Argazkia: Maxixatzen) Gaur, astelehena, hasiko da Azkoitiko Txikitoren oroimenezko XLVIII. txapelketa. 8 urtetik 12 urtera arteko neska-mutilek parte hartuko dute bertan, lau mailatan banatuta: mutiletan, 8 urtekoak —2010ean jaiotakoak—, 9-10 urtekoak —2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak— eta 11 eta 12 urtekoak —2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak— bereizi dituzte; eta, nesken kasuan, talde bakarra izango da. Partida guztiak Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte, 17:15etik aurrera. Hona hemen egunez egun jokatuko dituzten partidak: Gaur, astelehena: -8 urtekoak: 1- Aner Eizagirre eta Aritz Lizarralde, Xabat Sudupe eta Pello Alkortaren aurka. 2- Iker Oruesagasti eta Unai Oruesagasti, Lander Isasa eta Julen Gonzalezen aurka. 3- Araitz Arellano eta Joanes Juaristi, Inge Larrañaga eta Urko San Sebastianen aurka. 4- Erik Aristegi eta Iker Garate, Oier Alberdi eta Unax Irulegiren aurka. -9-10 urtekoak: 5- Oier Juaristi eta Urtzi Segurola, Julen Etxaniz eta Iker Beristainen aurka. 6- Oskitz Gurrutxaga eta Eñaut Aldalur, Oinatz Mendizabal eta Mikel Alberdiren aurka. Bihar, asteartea: -11-12 urtekoak 1- Oier Aldazabal eta Inhar Egaña, Igor Garate eta Joane Larrañagaren aurka. 2- Haritz Aranguren eta Asier Uranga, Markel Arratibel eta Aritz Albizuriren aurka. 3- Joritz Azkoitia eta Yeabsera Hidalgo, Oier Bermejo eta Jon Ucinen aurka Martxoak 16, asteazkena: -8 urtekoak: 1- Lander Isasa eta Julen Gonzalez, Aner Eizagirre eta Aritz Lizarralderen aurka. 2- Xabat Sudupe eta Pello Alkorta, Iker Oruesagasti eta Unai Oruesagastiren aurka. 3- Araitz Arellano eta Joanes Juaristi, Ander Mateos eta Enaitz Bergadoren aurka. 4- Inge Larrañaga eta Urko Santesteban, Erik Aristegi eta Iker Garateren aurka. -9-10 urtekoak: 1- Eñaut Aldazabal eta Jon Arregi, Imanol Bastida eta Jon Brearen aurka. 2- Enaitz Gonzalez eta Lander Zendoia, Ladis Lete eta Denis Carballedaren aurka. Martxoak 17, osteguna: -11-12 urtekoak Ostegunean jokatuko dira datorren asteari dagozkion azken pilota partidak. Hona hemen bi partidak: 1- Jokin Errasti eta Iker Agirrezabal, Denis Galarza eta Eritz Garateren aurka. 2- Oier Aldazabal eta Inhar Egaña, Aimar Ansola eta Martxel Orbegozoren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide