Xebastian Lizaso ariko da bertsotan Martirietako festetan, Unai Agirrerekin batera.
Azkoitiko Martirieta auzoan hasi dira Pentekoste festetarako motorrak berotzen, eta dagoeneko prest dute egitaraua. Jarduera guztiak irekiak izango dira, baina maiatzaren 18ko bertso afarira joan nahi duenak aurrez eman beharko du izena. Bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, postrea –gazta irasagarrekin eta intxaurrak– eta kafea nahiz kopa izango dira afaritan, eta 35 euro ordaindu beharko da. Xebastian Lizaso eta Unai Agirrek alaituko dute bertsoz afaria. Erreserbak egiteko azken eguna maiatzaren 16a izango da, eta, izena emateko, honako bi telefono hauetako batera deitu behar da: 620 856 765 edo 636 154 337.
Maiatzak 18, ostirala.
-21:00. Martirietako elkartean bertso afaria. Bertsolariak: Xebastian Lizaso eta Unai Agirre.
-Ondoren. Trikitilariak goizaldera arte.
Maiatzak 20, igandea. Pentekoste eguna.
-11:00. Festen hasierako txupinazoa.
-11:30. Meza, auzoko hildakoen alde.
-Ondoren. Martirietako elkartean hamaiketakoa, trikitixaz alaiturik.
-12:00. Umeentzat puzgarriak.
-12:30. Zezen txikiak eta pottokak Zelai Luze ganadutegiaren eskutik.
-14:00. Paella jana Martirietako elkartean, sei eurotan.
-
16:00. Umeentzako puzgarriak.
-Egun osoan zehar. Trikitilariak giroa alaitzen.
-20:00. Festen amaiera.