Azkoitia Lagunkoiak herriko saltokiak lagunkoiagoak izateko egitasmoa jarriko du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 10a, 13:23

Azkoitia Lagunkoiaren talde sustatzailea. (Azkoitiko Udala) Azkoitia Lagunkoiaren talde sustatzailea eta udala elkarlanean ari dira, herria adinekoentzako lagunkoiago bilakatzeko helburuarekin, eta egitasmoak beste pauso bat emango du herrian. Hain zuzen ere, Azkoitiko saltokiak lagunkoiagoak izateko proiektu bat jarriko dute martxan. Heziketa kanpaina horren helburua da dendak eta enpresak adineko pertsonak erakartzen laguntzeko kostu murritzeko edo kosturik gabeko aholkuak ematera bultzatzea. Egitasmo horren nondik norakoak azaltzeko, maiatzaren 16an, asteazkenean, bilera egingo dute Elkargunean. 15:00etatik 16:00etara egingo dute bilera, eta bertara deitu dituzte herriko merkatariak. Joango diren saltokiek eta enpresek aldez aurretik abisatu behar dute, 608 31 30 24 zenbakira deituta edo herrixen@hotmail.com helbidera idatzita. Egitasmoan parte hartzen duten saltokiek lagunkoitasun zigilua eskuratzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide