Sicut Pratum musika taldea.
Larunbat honetan, maiatzaren 12an, hitzordu bikoitza izango da Santa Kutz komentuan. Batetik, 17:00etan, bisita gidatua egingo dute Ezkutuko Altxorrak egitarauaren barruan, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Bisitaz gozatu nahi dutenek, aipatutako orduan bertara agertu besterik ez dute egin behar, bisita doakoa eta irekia baita. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea ere.
Bisita gidatuaren ostean, musikaren txanda izano da. Izan ere, Udaberriko Musikaldiaren 27. edizioaren barruan Sicut Pratum taldearen kontzertua izango da, Aitor Furundarena akordeoilariarekin eta Tolosako Hodei abesbatzarekin batera. Kontzertua ere doakoa da, eta 18:30ean hasiko da. Nahi dutenek udalak jartzen duen autobus zerbitzua erabil dezakete bertaratzeko eta bueltatzeko. Autobusa 18:00etan aterako da Consum Eroski paretik, eta kontzertua amaitu ostean jaitsiko da.