Azkoitiko Udalak goitik behera berritu du Madariaga auzoko perratokia, eta bertakoentzat elkargune bihurtu du. Biltegia, informatika gela, sukaldea, bilera gela eta bainugela daude bertan, eta, guztira, ia 120 metro koadro ditu guneak. Auzotarrek festak antolatzeko, jaietan pintxoak prestatzeko, ikastaroak emateko edo sor daitezkeen beste hainbat beharretarako erabiliko dute espazioa.
Eraikina berez Azkoitiko Parrokiarena da, eta elkargunea eraiki ahal izateko, udalak aurrez hitzarmena sinatu zuen parrokiarekin. Obrak 151.480,01 euroko kostua izan du, eta barruko ekipamendua 26.771 euro ordaindu dute. Hala ere, udalak 107.070 euroko diru laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik proiektua gauzatu ahal izateko.
Inaugurazioa ekitaldia, asteartean
Madariagako festak ospatuko dituzte asteburuan hasita, San Isidroak, eta jaietako egitarauaren barruan inauguratuko dute auzotarren topagune berria. Hain zuzen ere, maiatzaren 15ean, asteartean, San Isidro egunean, inauguratuko dute. 12:00etan jarri dute hitzordua, eta, ondoren, hamaiketakoa izango da.
Hona hemen elkargunearen irudiak:
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide