Hiru urtez lehia egin gabe egon ostean, Gazteen XVIII. Arrantza Txapelketa izango da maiatzaren 27an. Orion elkarteak antolatutako lehia, 09:00etan hasiko da, eta izen-emate epea zabalik da dagoeneko. Hiru modutan eman daiteke txapelketarako izena: sociedadorioncazaypesca@hotmail.com helbidera mezua idatzita, 629 53 38 72 telefono zenbakira deituta edota Orion elkartera joanda. Izena elkartean eman nahi dutenek maiatzaren 10ean edo 17an izango dute horretarako aukera, 20:00etatik aurrera.
15 urtetik beherako arrantzaleek parte hartu ahal izango dute txapelketan, hau da, 2003aren ostean jaiotakoek. Txapelketaren araudia izena emandakoan jakinaraziko diete parte-hartzailee, baina beharrezkoa izango da arrantza baimena izatea, Orion elkarteko kidea izatea edo arrantza lizentzia federatiboa edukitzea. Izena ematerakoan Orion elkarteko kide egiteko edo arrantza lizentzia eskatzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Lehia 09:00etan hasiko da, baina 08:30erako Aingeru kalean dagoen Orion elkartera bertaratu beharko dute parte-hartzaileek.