Azkoitiko Uztaila Jolasean udalekuetan izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 7a, 17:05

Azkoitiko Uztaila Jolasean udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute gaur, astelehena, eta maiatzaren 18an bukatuko da. Aurreko urteetan bezala, Alai Batzak Azkoitiko Udalaren Gazteria Sailarekin elkarlanean antolatu ditu udaleku irekiak, 2006-2014 urte bitartean jaiotako umeei zuzenduta. Uztailean egingo dituzte udalekuak, bi txandatan banatuta. Uztailaren 2tik 13ra izango da aurrena –bi egunak barne–, eta uztailaren 16tik abuztuaren 2ra bigarrena –bi egunak barne–. Ekintzak goizez egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara, txanda bakoitzean egiten den egun pasako eguna izan ezik. Era askotako ekintzak izango dira: jolasak, egun pasa, igerilekura irteera, musika, antzerkia, dantza, kirola… Udaleku irekietan izena eman nahi duenak hainbat aukera ditu. Batetik, Floreaga ikastetxeko eta udaletxeko harrera bulegoan egin dezake –bulego bakoitzaren lan orduetan–, eta Elkargunean dagoen gazte zerbitzu bulegoan ere bai–astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:00etara bitartean–. Bestetik, izen ematea online ere egin daiteke, lotura honetan dagoen izen emate orria beteta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide