Denboraldiko azken mendiko eski irteera egin du Anaitasuna mendi bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak denboraldiko azken mendiko eski irteera egin zuen apirilaren 21eko asteburuan, Pirinioetara. Zapatuan, buelta zirkular bat eman zuten: Tuc de Moilieresera igo ziren hegoaldetik, eta iparraldetik jaitsi ziren. Igandean, berriz, Artiga de Lyn bailaratik abiatu ziren; batzuek Forcanadako kanala igo zuten, eta beste batzuek Moilières aldera jo zuten berriro, kasu horretan, iparraldetik. Hona hemen egun horietako argazki batzuk: (Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide