Azkoitiko Gure Esku Dagok argazkia aterako du bihar, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 3a, 17:06

Giza katearen aurkezpena, Azkoitian. (Julene Frantzesena) Azkoitiko Gure Esku Dagok argazkia aterako du bihar, ostirala, 18:30ean herriko plazan. Horrez gain, Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, gazte talde batek ekainaren 10eko giza kateko kilometro bat osatzeko ardura hartu du, eta Azkoitiko gazteak gonbidatu dituzte giza katean parte hartzeko izena ematera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide