Donibane Garaziko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mai. 2a, 21:15

Dozena inguru lagun elkartu dira plazan. (Maxixatzen.eus) Sostenipe talde feministak deituta, larunbatean Donibane Garazin bikotekide ohiak hil zuen emakumea gogoan, elkarretaratzea egin dute dozena bat lagunek gaur arratsaldean Azkoitiko plazan. Erasorik ez erantzunik gabe lelopean egin dute kontzentrazioa, 19:00etan hasita. Garaziko hilketa salatzeko ez ezik, "eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko" protesta izan da gaurkoa Sostenipeko kideen arabera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide