Sostenipe talde feministak egin du deialdia. 19:00etan izango da bilkura, plazan, "eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko".
Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean Azkoitiko plazan, joan den zapatuan Donibane Garazin bikotekide ohiak hil zuen emakumea gogoan. Garaziko hilketa salatzeko ez ezik, "eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko" protesta izango da biharkoa. 19:00etan izango da bilkura, herriko plazan.