ARGAZKI BILDUMA: Apar festa egin dute gaur goizean Azkoitiko Floreaga auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 30a, 12:28

Azken txanpara gerturatzen hasi dira Azkoitiko Floreaga auzoko festak. Ostiralean hasi ziren ekitaldiz betetako festak, eta gaur ere ez da festa girorik faltako auzoan. Goizean apar festa egin dute, eta hainbat gaztetxok eta hain gaztetxok gozatu ederra hartu du bertan. Arratsaldean, berriz, Txan magoaren emanaldiak ere ikusle ugari erakarri ditu; buruhandiak ere ez dira faltako, eta triki-poteoa eta bertso afaria egingo dituzte iluntzean. Bihar izango dute jarraipena festak. Azken eguna izanagatik, ez da egitasmorik faltako. Hain zuzen ere, Gurutzetxoko krosa, bazkaria, zezen txikiak eta pottokak eta buruhandiak izango dira auzoan. Festetako hainbat irudi ikus daitezke lotura honetan eta beste honetan. Hona hemen gaur goizeko apar festako irudi batzuk: -Gaur, astelehena 17:00. Txan magoa. 18:00. Buruhandiak. 19:00. Triki-poteoa. 21:00. Bertso afaria Floreagako tabernan Julio Sotorekin eta Aratz Igartzabalekin, eta Izer eta Alabier trikitilariekin. 22:30. Gazte gaua txosnan. -Bihar, asteartea 11:00. Gurutzetxoko XXXVI. Krosa. Izen ematea: 09:30etik 10:45era, tabernan. 14:00. Bazkaria, Floreagako tabernan. 17:00. Zelailuzeko zezenak eta pottokak. 18:00. Buruhandiak. 20:00. Festen amaiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide