Atzo, ostirala, hasi zituzten festak Azkoitiko Floreaga auzoan. Txupinazoa botata, mus txapelketa egin zuten, eta hainbat bikotek parte hartu zuen lehian. Juan eta Dioni izan ziren txapelketan nagusi, eta bigarren egin zuten Jose Luisek era Lurdesek.
Gaur egun bete ekitaldi ari dira izaten Floreagan. 15 urtetik beherakoen bolo txapelketarekin hasi dute eguna, eta Ekaitz eta Unai nagusitu dira lehiaketan. Ondoren, helduen proba egin dute. Arratsaldean, berriz, Erratz Txapelketa egin dute, eta zezen txikiak eta pottokak ere izan dira auzoan. Afaria eta erromeria egingo dituzte gauean, eta, ondoren, DJ Blanck eta DJ Kanuto izango dira txosnan.
Festak hasi besterik ez dira egin; izan ere, asteartera bitartean hamaika ekitaldi izango da Floreagan, hala nola trikipoteoa, buruhandiak, puzgarriak, patata tortila lehiaketa, Txan magoaren emanaldia eta bertso afaria.
Hona hemen atzoko eta gaurko irudi batzuk:
Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
-Apirilak 29, igandea
09:00. Auzoan hildakoen aldeko meza, Floreagako kaperan.
11:00. V. Patata tortilla lehiaketa.
12:00. Triki-poteoa.
15:00. Puzgarriak.
16:00. Buruhandiak.
22:30. Gazte gaua txosnan.
-Apirilak 30, astelehena
11:30. Apar festa.
17:00. Txan magoa.
18:00. Buruhandiak.
19:00. Triki-poteoa.
21:00. Bertso afaria Floreagako tabernan Julio Sotorekin eta Aratz Igartzabalekin, eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
22:30. Gazte gaua txosnan.
-Maiatzak 1, asteartea
11:00. Gurutzetxoko XXXVI. Krosa. Izen ematea: 09:30etik 10:45era, tabernan.
14:00. Bazkaria, Floreagako tabernan.
17:00. Zelailuzeko zezenak eta pottokak.
18:00. Buruhandiak.
20:00. Festen amaiera.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide