ARGAZKIAK: Afariaz eta erromeriaz gozatu zuen hainbat gaztetxok atzo Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko haibat gaztetxok afaria eta erromeria egin zituzten atzo Elkargunean. Udaleko Gazteria Sailak antolatu zuen egitasmoa, Artxamendi topalekuak lagunduta, eta DBH1etik DBH4ra arteko dozenaka lagun bertaratu zen Ekargunera. Lehenik afaldu egin zuten, eta, ondoren, oholtzara igo zen hainbat lagun. Iñigo Galdos trikitilaria lagun, fandango eta arin-arin piezak jo zituzten nerabeek. (Argazkiak: Elkargunea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide