Azkoitian izan da Arnaldo Otegi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitian solasaldia eskaini zuen atzo, ostirala, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Azkoitiko EH Bilduk antolatu zuen Autonomiatik subirautzara goiburudun hitzaldia, eta 80-90 lagun izan ziren Otegi entzuten Elkargunean. Idoia Uranga Azkoitiko EH Bilduren udal taldeko zinegotziak egin zituen aurkezle lanak. Ez zen atzokoa izan EH Bilduk antolatu duen hitzaldi bakarra; izan ere, maiatzaren 16an, pentsioak izango dituzte hizpide Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak eta Marian Esnaola Duintasuna elkarteko kideak. Saioa 18:30ean izango da Elkargunean, Guk gure pentsioak izenburupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide