Floreaga ikastetxeko ikasleek Azkoitiko udaletxea bisitatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 26a, 18:38

Floreaga ikastetxeko ikasleak eta irakasleak, Javier Zubizarreta alkatearekin udaletxean. (Azkoitiko Udala) Gaur goizean Azkoitiko Floreaga ikastetxeko LH3ko ikasleak udaletxean izan dira bisitan. Javier Zubizarreta alkateak egin die harrera, eta berak azaldu dizkie udal kudeaketaren eta herrigintzaren inguruko xehetasunak. Aurrez, ikasleen eskoletan gaia jorratu badute ere, egindako lana borobiltzeko hainbat azalpen eman dizkie alkateak, ikasleen jakin-mina asetzeko asmoz. Zubizarretaren ahotik jakin dute udalbatza nola osatzen den, hauteskundeak zer diren eta zertarako balio duten, udalaren ardurak zeintzuk diren...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide