50. Kakuteko Eguna antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 26a, 09:59

Iazko Kakuteko Eguneko sarituak. (Anaitasuna mendi bazkuna) Datorren asteko igandean, maiatzak 6, Kakuteko Eguna ospatuko du Anaitasuna mendi bazkunak. Goiz osoan salda doan izango da, eta, 11:30ean, 2017ko finalistei sariak banatuko dizkiete. Horrez gain, 50. Kakuteko Egunaren harira, argazki eta bideo historikoak ikusgai izango dira Azkoitian, Juan Ramon, Maria Angeles eta Mari Lurdes Domenechen eskutik. Apirilaren 27tik maiatzaren 4ra Torre Zurin ikusi ahalko dira, egun osoan zehar. Era berean, apirilaren 30ean, maiatzaren 2an eta 3an, 16:30etik 19:30era, Elkargunean ere ikusi ahalko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide