4. Matamation zine zikloa gaur hasiko da Matadeixen, Bebarruko Jardunen barruan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 25a, 11:40

'La Jeune fille sans mains' emango dute, 21:30ean hasita. Guztira, sei film emango dituzte, ekoizpen berriak batzuk eta klasikoak beste batzuk.

4. Matamationen kartela. Joan den iganden hasi ziren Azkoitiko Matadeixen aurtengo udaberriko Bebarruko Jardunek. Horien barruan antolatu dute 4. Matamation, helduentzako animazio zine zikloa, eta gaur jarriko da martxan ziklo hori. Guztira, sei emanaldi prestatu dituzte. Gaurtik maiatzaren 23a bitartean, asteazkenero 21:30ean emango dituzte Matamationen barruko filmak Matadeixen; maiatzaren 25eko azken saioa, aldiz, Baztartxo antzokian izango da, 22:00etan. Sarrera doan izango da. Antolatzaileek azaldu dute nagusiki "herrialde desberdinetako ekoizpen berriak" ikusi ahal izango direla aurtengo zikloan, "baina bada benetako klasikorik ere". Saio bakoitzean, eguneko film nagusiaren aurretik animazio laburrak eskainiko dituzte. Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dituzte. Hauek dira 4. Matamation zikloaren filmak, egutegia eta ordutegiak: Apirilak 25: La Jeune fille sans mains. Maiatzak 2: Lu Over The Wall. Maiatzak 9: The Breadwinner. Maiatzak 16: Allegro non troppo. Maiatzak 23: The tale of princess Kaguya. Maiatzak 25: Isle of Dogs.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide