Azkoitiko bidegorrian bi kaleargi ibaira botata daudela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 24a, 10:29

Azkoitiko bidegorrian, Toki Alai atzean, bi kaleargi ibaira botata daudela salatu du erabiltzaile batek Twitter sare sozialean. Hona hemen irudiak: Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, larunbat gauean apurtu zituzten bi kaleargiak, eta udal langileek atzo bertan jaso zituzten ibaitik. Orain berriak eskatu eta lehenbailehen jarriko dituzte. Udalaren esanetan, "jokabide ez zibikoen ondorioetako bat" da argazkiek erakusten dutena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide