Kontzertu solidario "hunkigarria" eman dute Marea Urdinaren alde Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Marea Urdinaren aldeko kontzertu solidarioa izan atzo, ostirala, Azkoitiko Baztartxo antzokian, eta antolatzaileen arabera, "oso hunkigarria" izan zen saioa. Azkoitiko Bizkargi dantza eta musika eskolako eta Donostiako musika eskolako ikasleek parte hartu zuen bertan. Zuzendari lanetan Enekoitz Martinez aritu zen, moldaketak Juanjo Zeberiok egin zituen eta abesbatza zuzentzen Maje Larrañaga aritu zen. Kontzertuan gaur egungo hainbat egileren musika entzun ahal izan zitekeen: Ken Zazpi, Zea Mays, Niko Etxart, Juantxo Zeberio, Sorotan Bele... Amaieran, gainera, Marea Urdinaren abestia abestu zuen zuzenean Marea Urdina taldeak. Olatz Prat abeslari azpeitiarra ere aritu zen kantuan zuzenean. Hona hemen kontzertuko irudi batzuk: (Argazkiak: J. Sudupe)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide