Gasteizko bi emakumeen hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 21a, 16:08

Gasteizko hilketak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Azkoitiko plazan. (Ihintza Elustondo) Indarkeria matxistak bi hildako utzi zituen atzo Gasteizen: hain zuen, gizonezko batek bi emakume hil zituen labankadaz, Lakua-Arriaga auzoan. Erasotzailearen bikotekide ohia eta haren ama dira hildakoak; 43 urteko emakume bat eta 69 urteko beste bat. Ertzaintzak atxilotu egin zuen 46 urteko gizonezkoa, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin ondoren. Gertaera hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur Azkoitian, udalak deituta. Dozena bat lagun elkartu dira bertan. "Bere gaitzespenik irmoena" adierazi du udalak hilketen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide