Kontukantari 2, mendian ibiltari familiei zuzendutako antzerki musikatua izango da bihar, zapatua, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta txotxongiloek lagunduta egingo dute saioa aktoreek. Hainbat euskal kanta entzun ahal izango dira saioan, hala nola
Haurtxo polita,
Axuri beltza,
Aldapeko,
Ikusi mendizaleak,
Loretxo bat,
Baratze bat,
Kolpe-kolpeka eta
Guk euskaraz. Sarrera lau euroren trukean eskuratu ahal izango da leihatilan.