Zizel taldeak 'Serendipia' lehen diskoa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 19a, 13:10

Mikel Iraeta eta Alberto Martinez, Zizel taldeko musikariak. (Zizel) Alberto Martinez eta Mikel Iraeta azkoitiar musikariek osatzen dute Zizel taldea, eta lehen lana kaleratu berri dute: Serendipia. Base elektronikoak, gitarra, bateria, sintetizadoreak, teklatua, ahotsa eta euskarazko hitzak uztartu dituzte. Zazpi abesti jaso dituzte diskoan, eta guztiak entzungai daude Spotifyn. Era berean, Youtuben ere jarri dituzte kantu solteak entzungai. Diskoaren aurkezpena ekainaren 16an egingo dute, Azkoitiko Matadeixen, eta han eskuratu ahalko dira diskoak formatu fisikoan. Hasiera batean, Martinezek jarri zuen martxan Zizel proiektua, baina gero Iraeta batu zen taldera. Base elektronikoak sortzen eta zuzenean jotzen arituko da Iraeta aurrerantzean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide