"Zubietako errauste plantaren aferaren atzean ezkutatzen diren xehetasunak azaltzeko eta gizartaratzeko" Angula Ustelak egitasmoa jarri zuen martxan Gipuzkoa Zutik plataformak duela hilabete batzuk. Elkartasun bira Euskal Herriko hainbat herri igarotzen ari da, eta eskualdeko zenbait herritan ere egin du geldialdia. Atzo, esaterako, Azkoitian izan ziren Igor Meltxor kazetaria eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia, Azkoitia Zutikek antolatuta. 19:00etan hasita solasaldia eskaini zuten hainbat lagunen aurrean, Elkargunean.
2013an Zubietako errauste planta geldiarazteagatik
epaitu zituzten joan zen ostegunean, apirilak 12, Ainhoa Intxaurrandieta eta
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohi azpeitiarra Madrilgo Kontu Auzitegian. Bi auziperatuei babesa agertzeko eta "alternatibak badaudela erakusteko" manifestazioa egin zuten apirilaren 7an Azpeitian. Ehunka lagun irten zen kalera
Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude lelopean. Auziaren harira UROLA KOSTAKO HITZAk Errazkini egindako elkarrizketa,
honako lotura honetan irakur daiteke.