Azkoitiko EH Bilduk bi hitzaldi antolatu ditu datozen asteetarako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 16a, 14:12

Apirilaren 27an hitzaldia eskainiko du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak 'Autonomiatik subirautzara' izenburupean. Bigarren solasaldia maiatzaren 16an izango da, eta pentsioak izango dituzte hizpide Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak eta Marian Esnaola Duintasuna elkarteko kideak.

Azkoitiko EH Bilduk bi hitzaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehen solasaldia Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eskainiko du apirilaren 27an, 19:30ean hasita, Elkargunean, Autonomiatik subirautzara izenburupean. Bigarren hitzaldian, maiatzaren 16koan, pentsioak izango dituzte hizpide Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak eta Marian Esnaola Duintasuna elkarteko kideak. Saioa 18:30ean izango da Elkargunean, Guk gure pentsioak izenburupean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide