Udane Juaristi (Azkoitia, 1985) margolariaren lana Madrilgo Malasaña auzoko kaleetan ere ikus daiteke gaurtik aurrera. Gaur hasi eta bukatu, horma irudia egin du Juaristik Pinta Malasaña jaialdiaren barruan; 100 artista aukeratu eta gonbidatu dituzte jaialdiaren antolatzaileek Malasañako taberna eta saltokietako ateak eta leihoak margotu ditzaten, eta horietako bat izan da azkoitiarra.
Juaristik berak utzitako argazkiotan ikus daiteke Malasañan egin duen horma irudiaren prozesua:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide