Elorrieta, Udaberri Idi Dema Sariko lehen saioko garaile

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 14a, 10:00

Atzo hasi zen idi dema txapelketa Azkoitian, eta beste hiru saio egingo dituzte gaur, astelehenean eta asteartean, 22:00etan hasita.

Ipiñarrieta, atzoko saioan. (Ibon Errazu) Azkoitiko Probazale Elkarteak antolatuta, Udaberri Idi Dema Saria hasi zen atzo, Azkoitiko Gurea probalekuan. Lehenengo saioan, Laukizko Elorrieta idi parea nagusitu zen, 53 plaza egin ostean. Hiru idi pare lehiatu ziren atzokoan: Errezilgo Mendiola, Elorrieta eta Urretxuko Ipiñarrieta. Mendiola izan zen lehiatzen lehenengoa, eta 30 kiloko gainkargarekin 46 plaza, metro bat eta 71 zentzimetro egin zituzten idiek; Elorrietak, berriz, 55,5 kiloko gainkargarekin egin zituen 53 plaza; eta, Ipiñarrietak 49 plaza eginda amaitu buen saioa, 135 kiloko gainkargarekin. Atzokoaz gain,Udaberri Idi Dema Sariko beste hiru saio egingo dituzte Gurean, 22:00etan hasita. Gaur izango da bigarrena, eta honakoak lehiatuko dira: Lopategi, Zubi-Berri, I. Aurrekoetxea eta Azkoitiko Isidro Erretegia. Astelehenean, Bixkiak, Bikandi eta Oliden izango dira Gurean, eta asteartean Kamiñokok, Txausonek eta T. Goietak itxiko dute txapelketa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide