Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren astean, apirilaren 16tik 20ra, bi egunak barne, Aingeru kaleko errepidea moztuta egongo da, Baztartxo antzokitik Kale Nagusira doan tartean. Izan ere, pintaketa lanak egin behar dituzte 3-5-7 eta 9 zenbakidun etxebizitzetan, eta, horretarako, jasogailua jarri beharra daukate bide erdian. Errepidea itxita egongo da 08:00etatik 19:00etara bitartean; dena den, garajeetara sarbidea bermatuta egongo da.