Ixabel Agirresarobek ipuinak kontatuko ditu larunbatean, Aizkibel liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 12a, 11:49

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. (Azkoitiko Udala) Datorren larunbatean, apirilaren 14an, ipuin kontaketa saioa izango da Azkoitiko Aizkibel liburutegian, Ixabel Agirresaroberen eskutik. 11:00etan hasiko da saioa, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta egongo da. Agirresarobe aktore eta ipuin kontalari usurbildarra da. Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin, eta 1990ean ekin zion ipuin kontaketari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide