Ekain Txouren emanaldiarekin hasiko dira zapatuan Floreagako Euskal Kultur Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 11a, 12:59

Ekain Txou pailazoak emanaldia eskainiko du larunbatean. (Argazkia: Iñigo Dominguez) Azkoitiko Floreaga ikastetxeak eta hango guraso elkarteak XXIX. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu dituzte. Larunbatean –apirilak 14– hasiko dira ekitaldiak, Ekain Txouren emanaldiarekin. Floreagako Don Bosco frontoian izango da saioa, 17:00etan hasita, eta herriko haur guztiek dute bertaratzeko aukera. Horrez gain, maiatzaren 25ean –ostirala–, kantu jira egingo dute herriko kaleetan, 19:00etatik aurrera. Amaitzeko, ekainaren 8an, bertso saioa izango da Floreagako Don Bosco aretoan. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Oihana Iguaran ariko dira kantuan, 22:00etan hasita, eta sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide