Azkoitiko Ibai Ondo kaleko errepidea itxita dago, autobus bat matxuratu delako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko api. 10a, 17:31

Ibai Ondo kalean dago autobusa matxuratuta. (Ane Olaizola) Lurraldebus autobus bat matxuratu da Azkoitian, eta errepide erdian dago, ez aurrera ez atzera, Ibai Ondo kalean. Azkoitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 15:00ak ingurutik dago autobusa leku horretan, eta une honetan, bertan jarraitzen du oraindik (17:26). Errepidea itxita dago, eta matxura konpondu nahian ari dira mekanikariak. Udaltzainak, berriz, trafikoa bideratzen ari dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide