IRUDIETAN: Dozenaka lagunek parte hartu dute Azkoitiko Erramu Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Urteroko moduan, Erramu Eguna ospatu dute gaur, igandea, Azkoitian. Goizean, 11:00etan hasita, erramuak bedeinkatu dituzte Kontzejupean. Han izan dira hainbat haur eta heldu, erramu adarrak eskuetan zituztela. Eguraldia dela-eta egin dute ekitaldia Kontzejupean; izan ere, eguraldi ona denetan plazan egin izan dute. Behin Kontzejupeko ekitaldia bukatuta, parrokiara joan da dozenaka lagun prozesian, eta han meza nagusia izan da. Hona hemen argazki bilduma:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide