Udaberri Sariko bi final irabazi dituzte pilotari azkoitiarrek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 25a, 12:55

Finalak irabazi zituzten lau pilotari azkoitiarrak. (Oteiza pilota elkartea) Ostiralean Udaberri Sariko finalak jokatu zituzten Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Gizonen binakako hiru pilota partidaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek, eta bi mailatan Azkoitiko bikote bana aritu zen nor baino nor. Lehen finala, kadete mailakoa, LAPKE 2 eta Hernani taldeek jokatu zuten, eta 22 eta 21 nagusitu ziren LAKPE 2 taldeko Naldaiz eta Goikoetxea pilotariak Hernaniko Uitzi eta Lasaren kontra. Bigarren partida, gazteen mailakoa, Azkoitia 2 taldeko Oteizak eta Urangak irabazi zuten, Tolosa-Aurrera taldeko Lasaren eta Etxeberriaren aurka 22 eta 5 nagusituta. Hirugarren eta azken finala, nagusien lehen mailakoa, Azkoitia 2 taldeko A. Juaristik eta J. Juaristik jokatu zuten Intza 1 taldeko Artetxeren eta Elolaren aurka, eta 22 eta 6 nagusitu zen bikote azkoitiarra. Horrenbestez, Udaberri Sariko txapelak jantzi zituzten pilotari azkoitiarrek gazteen eta nagusien mailetan. Hona hemen ostiraleko finaletako hainbat irudi (Argazkiak: Mikel Odriozola):

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide