Urbanue autobus zerbitzuak etena izango du arratsaldean, maratoi erdia dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 24a, 10:40

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia tarteko, 16:30etik 17:30etara ez du ibilbiderik egingo. 17:30ean hasiko da berriz ere ohiko joan-etorriak egiten.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dela eta, Urbanue herri barruko Azkoitiko autobus zerbitzuak etena izango du arratsalde erdian. Hain zuzen ere, autobusa ez da martxan izango 16:30etik 17:30era, tarte horretan Azkoitian egingo baititituzte lasterkariek probako kilometroak. Ohiko zerbitzuekin eta joan-etorriekin hasiko da Urbanue, 17:30etik aurrera. Bestalde, Azkoitiko eta Azpeitiko autobus geltokietan ere hainbat aldaketa izango da gaur arratsaldean. Honako lotura honetan ikus daitezke horiek guztiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide