Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko erakusketa ikusgai, Torre Zurin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 24a, 10:33

Gaur 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Bihar, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen eta Felix Sanchez argazkilarien irudiekin osatu dute erakusketa.

Asteburu honetan ere ikusgai izango da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko argazki erakusketa Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Gaur, zapatua, jokatuko da proba, eta aurtengoa 25. edizioa izango da. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen eta Felix Sanchez argazkilariaren irudien erakusketa 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik gaur. Bihar, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide