Itxita dago Azkoitiko Eroski supermerkatuaren kanpoko aparkalekua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 22a, 12:28

Eraikineko berogailua konpontzeko lanak tarteko, garabi handi bat jarri dute aparkalekuan, eta gune hori ez dago erabilgarri. Gaur arratsaldean bukatuko dituzte lanak. Supermerkatua zabalik dago.

Supermerkatuaren kanpoko aparkalekua itxita dago. (Ane Olaizola) Azkoitiko Eroski supermerkatuaren kanpoko aparkalekua itxita dago atzotik –supermerkatua irekita dago–; izan ere, eraikineko berogailua konpontzeko lanak tarteko, garabi handi bat jarri dute aparkalekuan, eta ez dago erabilgarri. Berogailua konpontzeko lanak eraikinaren teilatutik egin behar dituzte, eta horregatik itxi dute aparkalekua. Dena den, gaur arratsaldean bukatuko dituzte lanak. Ikusmina sortu du garabiak duen garaierak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide