Gizonen eskuz binakako Udaberri Sariko finaletako batzuk jokatuko dituzte ostiralean Azkoitiko Gurea pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Jubenilen eta nagusien mailetan Azkoitiko bikote bana ariko da lehian. Hiru mailatako finalak izango dira, eta 19:00etan hasiko dira horiek.

Gizonen eskuz binakako Udaberri Sariko finalak jokatuko dituzte ostiralean Azkoitian. 19:00etan hasiko dira norgehiagokak Gurea pilotalekuan. Kadete lehen mailako finala Hernaniko Uitzik eta Lasak jokatuko dute LAPKE 2 taldeko Naldaiz eta Goikoetxearen kontra. Jubenilen lehen mailako finala, berriz, Azkoitia 2 taldeko Oteizak eta Urangak jokatuko dute Tolosa-Aurrera 2 taldeko Lasa eta Etxeberriaren aurka. Nagusien mailako finalean ere izango dira azkoitiarrak; izan ere, Azkoitia 2 taldeko A. Juaristik eta J. Juaristik Intza 1 taldeko Artetxe eta Elolaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Dena den, ez dituzte Azkoitian bakarrik jokatuko finalak; larunbatean Legazpin izango dira neurketak, 19:00etan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide