Udaberriarekin batera, ikastaro berriei ekingo diete Azkoitiko Elkargunean. Hain zuzen ere, bi ikastaro berri hasiko dituzte apirilean. Bata, txalaparta eta alboka ikastaroa izango da, eta Bizkargi musika eta dantza eskolarekin elkarlanean emango dituzte saioak. Ion Garmendia izango da irakaslea, eta apirilaren 12an hasiko da tailerra. Bigarren ikastaroa, berriz, gitarra ikastaroa izango da. Apirilaren 11n hasiko da tailer hori, Urtzi Azkue musikaria izango da gidaria.
Alboka eta txalaparta ikastaroak ostegunetan izango dira; alboka ikastaroa 18:30ean, eta txalapartarena 19:15ean. Gitarra ikastaroa, berriz, asteazkenetan izango da, 19:00etatik 20:30era. Alboka eta gitarra norberak eraman beharko ditu saioetara; alboka izan ezean, harreran galdetzeko aukera dago. Bi ikastaroetan parte hartzeko, Elkargunean bertan eman beharko da izena, martxoaren 28a baino lehen.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide