Joan den larunbatean, martxoaren 17an, Alai Batzak kantaldi-jaialdia eskaini zuen Baztartxon, eta aretoa ia bete egin zen. Maria Arrietak eta Iban Garciak aurkeztu zuten emanaldia, eta Alai Batzako koruko umeek eta begiraleek zabaldu zuten saioa,
Nire gorputza da ereserkiarekin.
Kantaldian, guztira, hamar kantu eskaini zituzten zuzenean. Kantaldiko sarituak izan ziren Mirari Iturbe eta Lara Martin (
Sad Song), Yaiza Diaz eta Marina Zubizarreta (
Saturno) eta Lander Galarza eta Gaizka Nogales (
Pozik Alai Batzan – beraiek asmatutako abestia-). Horrez gain, zortzi dantza saio ere egin zituzten. Honako hauek izan ziren sarituak:
- Aske Maitte, aske bizi: LH4ko 21 neska.
- Bıtch better have my money remix : DBH2eko 10 neska.
- Zerotik: LH5eko 17 neska.
Horrez gain, begiraleek beste dantza bat eskaini zuten amaieran. Sarrerak hiru euro kobratu zituzten, eta sarrera bakoitzeko euro bat Beningo kaleko umeen proiektura bideratu zuten. Bestalde, Suriya izeneko proiektuarekin jarraitu zuten; proiektu horrekin, Siriako salestar elkarteei lagunduko diete.
Hona hemen jaialdiko argazki batzuk:
(Argazkiak: Juan Inazio Sudupe)