San Jose festa ospatu dute Azkoitiko Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko mar. 20a, 10:37

Joan den igandean, martxoaren 18an, San Jose festa ospatu zuten Azkoitiko Floreaga ikastetxean, ikastetxearen nahiz gurasoen festa eguna izaten baita San Jose eguna. Goizean goiz, Guraso Batzordekoak gauza guztiak prestatzen aritu ziren, patio berdean, eguraldi kaskarra baitzegoen. Hasteko, euskal dantzen ikuskizuna izan zen, eta, gero, meza, Koldo Vergarak eta Davidek gidatuta, Floreagako elizan. Guraso Batzordekoek egin zituzten irakurgaiak. Meza ondoren, txorizo pintxoak eta tragoak dastatzeko aukera izan zuten, eta hainbat lehiaketa ere egin zituzten: soskor bilketa, futbolin txapelketa (guraso eta ikaslez osaturiko bikoteekin), sokatira… Gainera, San Jose ipuin lehiaketako sari banaketa egin zuten: LH3 eta 6 bitartekoentzat taldekako sariak izan ziren, eta DBH 1 eta 2koentzat banakakoak. Hona hemen igandeko irudi batzuk: (Argazkiak: Floreaga ikastetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide