Duela lau urte egindako giza kateko irudia. (Gure Esku Dago)
Ekainaren 10ean egingo den giza katea aurkeztuko du Gure Esku Dagok larunbatean, martxoak 24, Azkoitian. 12:00etan elizaren atarian jarri dute hitzordua, eta agerraldi jendetsua izatea nahi dute sustatzaileek. Donostia, Bilbo eta Gasteizeko Legebiltzarra lotuko ditu giza kateak, eta beste herrietako bizilagunak bezalaxe, azkoitiarrak ere "ezinbestekoak" izango dira kate hori osatzeko, Azkoitiko Gure Esku Dagoren esanetan. Denen artean 201,9 kilometro osatu beharko dira egun horretan. Aurkezpenean emango dituzte giza katearen inguruko xehetasun guztiak: izen ematea noiz eta nola egin behar den, azkoitiarrei non egotea tokatu zaien...