Apirilaren 7an egingo dute Azkoitiko umeen danborrada, eta dagoeneko hasi dituzte prestaketa lanak. Guztira, 280 haur inguruk parte hartuko dute bertan, eta atzo egin zuten aurreneko entsegua. Lehenik, danborradan aterako diren sei taldeetako kantineren, banderadunen eta zuzendarien zozketa egin zuten, eta hori amaitzean hasi ziren entseguarekin. Gogotik astindu zituzten haurrek danborrak. Danborrada egunera arte, astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan egingo dituzte entseguak, Gurea pilotalekuan, 19:00etatik 20:00etara.
Hona hemen entseguan hartutako irudiak:
[flickr_set id="72157694436511965"]
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide